Arautegia

Inprimatu

167/2015 DEKRETUA, irailaren 8koa, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3881
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 2015/09/08
  • Argitaratze-data: 2015/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostuen zerrendek barne hartu beharko dituzte aurrekontuarekin zuzkituta existitzen diren lanpostu guztiak; funtzionarioei dagozkienak, langile lan-kontratudun finkoei dagozkienak eta behin-behineko langileei dagozkienak bereizi beharko dira. Manu hori betetzeko argitaratu zen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onesteko dekretua aldatzen duena, eta, dekretu horren bidez onartu ziren behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak. Era berean, dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, zeina baliogabe deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko epaiaren bidez. Ordutik hainbat aldiz aldatu da aipatu dekretua, eta, egun, indarrean da apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda.

Lanpostuen zerrendak dira administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokorra eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostuen zerrenda honek zehazten ditu funtsezko ezaugarriak, horiek betetzeko eskatutako eskakizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrendak arautzeko apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, eta urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak bateratzen baititu.

Horri jarraikiz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko irailaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Baliabideak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)