Arautegia

Inprimatu

148/2021 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3400
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 2021/06/08
  • Argitaratze-data: 2021/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Martxoaren 23ko 196/2021 Errege Dekretuaren bidez izendatu dute Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salak autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordean izango dituen bost batzordekideak hautatu ditu. Beste horrenbeste egin du Eusko Legebiltzarrak hari dagozkion bost batzordekideekin. Ondorioz, 15/1998, 6/2000, 1/2003, 4/2005 eta 11/2015 Legeek aldatutako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18. artikuluko 1, 2 eta 4 puntuetan, eta 19.1 artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 8an eginiko bilkuran eztabaidatu ostean, honako hau

Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko presidente izendatzea Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.

  1. Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salak zozketaz hautatu dituen honako magistratu hauek:

    Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.

    Juan Alberto Fernández Fernández jauna.

    Ana Isabel Rodrigo Landazabal andrea.

    Francisco de Borja Iriarte Ángel jauna.

    José Luis Asenjo Pinilla jauna.

  2. Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Eusko Legebiltzarrak hautatu dituen katedratiko, zuzenbideko edo soziologia eta politika-zientzietako irakasle titular edo prestigio aitortuko legelari hauek:

    Ainhoa Lasa López andrea.

    Manuel Salinero Feijóo jauna.

    Iker Urbina Fernández jauna.

    Ricardo Sánz Cebrián jauna.

    Fidel Ignacio Uriarte Pérez jauna.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.