Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

137/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, zeinen bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen ordezkariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3176
  • Xedapen-zk.: 137
  • Xedapen-data: 2015/07/07
  • Argitaratze-data: 2015/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, atariko tituluaren II. kapituluan, arautzen ditu interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak dira interes orokorreko.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Honela diote estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoek:

«1. Administrazio Kontseiluak honako kide hauek izango ditu:

  1. Erakundeko presidentea, Administrazio Kontseiluko buru izango dena.

  2. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

  3. Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

    1. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatzi-zatian aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:

      1. Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat estatuaren abokatu bat izango da, eta beste bat Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.

      2. Presidenteaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute Autonomia Erkidegoa.

      3. Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

      4. Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: portu-agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainontzekoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

      5. Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a, honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak egun, merkataritza-, industria-, zerbitzu- eta nabigazio-ganbera ofizialak; enpresa- eta sindikatu-erakundeenak; eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

        Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatutuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

        Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen paragrafoko c) idatzi-zatian aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerroaldean ezarritakoa eragotzi gabe.

        Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia erkidegoko organo eskudunak hartuko du, betiere bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

        Ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 4. artikuluan, eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 7ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko presidenteari bokalak berritu direla jakinarazten zaionetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.