Arautegia
Inprimatu115/2026 DEKRETUA, uztailaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3321
- Xedapen-zk.: 115
- Xedapen-data: 2026/07/07
- Argitaratze-data: 2026/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da; besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez ere.
Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak; beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak aldian-aldian sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan agindutakoa betetzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zenbait epai eman ditu, osorik edo partzialki baiestekoak, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuari lotuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (zehazki, otsailaren 4ko 65/2025 Epaia, 33/2023 AAE, otsailaren 11ko 87/2025 Epaia, 29/2025 AAE eta apirilaren 9ko 202/2025 Epaia, 35/2023 AAE), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan interesdunek jarritako errekurtsoetan ere (zehazki, abenduaren 4ko 567/2024 Epaia, 546/2023 AAE eta 2024ko apirilaren 19ko 199/2024 Epaia, 313/2023 AAE).
Epai horiek behar bezala betearazteak lanpostu-zerrenda aldatzea dakar, horretarako aurreikusitako prozeduraren arabera, eta, zehazki, III. eranskina (LZko eskalak, ikasketa-eremuak eta araututako lanbideak) eta IV. eranskina (LZko ikasketa-eremuetako eta araututako lanbideetako titulazioen txostena) aldatzea, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuan jasota.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 7an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)