COVID-19an positibo gisa diagnostikatutako pazienteen datuak komunikatzea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN20-006
- Dokumentu kodea: D20-012
- Sinadura data: 2020/04/21
Testu legala
Laburpena
3/1986 apirilaren 14ko Lege Organikoak, Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzkoak eta urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrak, Osasun Publikoari buruzkoak, eta lege horiek garatzeko estatuko nahiz autonomia-erkidegoko araudiak, nahikoa lege-gaikuntza ematen dute diagnostikoko zentro pribatuek Osasun Sailari COVID-19an positibo izan diren pazienteen identifikazio-datuak komunikatzeko.
Osasun-arloko araudiak legitimitatea emango luke datu horiek Osasun Sailak Osakidetzari komunikatzeko, eta gero pazienteen historia klinikoan sartzeko, neurrizko eta beharrezko neurria den aldetik pandemiari eusteko eta osasun publikoa laguntzaren eremuaren aldetik zaintzeko.