[AAU-CRS] Ingurumen-baimen integratua-Titulartasuna aldatzea

Deskribapena


Izapide honen bidez, ingurumen‑baimen bakarra duen instalazio baten titulartasun‑aldaketa jakinarazten da, aldaketa horrek jardueran, instalazioetan edo baimendutako ingurumen‑baldintzetan aldaketarik eragiten ez duenean.

Jakinarazpenaren bidez jasotzen da pertsona fisiko edo juridiko berri bat dela instalazioaren ustiapena bere gain hartzen duena, eta ingurumen‑baimen bakarretik eratorritako eskubide eta betebehar guztiak bere gain hartzen dituela, baimenaren jarraitutasuna bermatuz.

Titulartasun‑aldaketa hainbat egoeratan gerta daiteke, besteak beste, enpresa edo instalazioaren eskualdaketan, sozietate‑izenaren edo identifikazio fiskalaren aldaketan, edo aurreko titularraren ondorengotza dakarten eragiketa juridikoetan.

Izapideak eguneratze administratiboaren izaera du, eta ez du indarrean dagoen ingurumen‑baimen bakarraren edukia ezta indarraldia aldatzen.

Erakundeak


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk