[C-CRS] Sozietatearen izena aldatzea

Deskribapena


Sozietatearen izena aldatzea IFK aldatu gabe

Aldatzen den gauza bakarra erakundearen izena da (izen soziala), ez dago titulartasuna edo forma juridikoa aldatzerik.

Adibideak:

  • "Tecnologías Uribe, S.L." "Innovatech Solutions, S.L." izena hartzen du.

Ondorioak:

  • NIMA mantentzen da. Datuak INGURUNETen eguneratuko dira, eta dagoen NIMA izen berriarekin lotuko da.

Izen soziala aldatzea eta IFK aldatzea

Horrek forma juridikoa aldatzea dakar, erakunde berri bat sortzen da Ogasunari begira, jardueraren titular berri bat dago.

Hori ez da datuak eguneratze hutsa, enpresa berriak aurrekoaren ingurumen-betebehar guztiak bere gain hartzen dituen prozedura baizik. Administrazioak eskaera ebaluatuko du, eta, dena zuzena bada, ebazpen bat emango du jarduera titular berriarekin lotzeko.

Adibideak:

  • Ondasun-erkidego bat sozietate mugatu bihurtzen da.
  • Sozietate kolektibo bat sozietate anonimo bihurtzen da.
  • Enpresa bat beste batekin xurgatuz bat egitea.
  • Enpresa baten zatiketa/segregazioa.

Ondorioak:

  • BAI, NIMA-RI ERAGITEN DIO. IFK aldatzean, jardueraren titular berri bat dagoela ulertzen da. Aurreko NIMAk, IFK zaharrari lotuta, balio izateari uzten dio.

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk