Urruneko kontrolaren bidez gidatutako aireontzien (RPA) eragiketen jakinarazpena - Dronak

Deskribapena


Urrutiko kontrolaren bidez pilotatutako aireontziekin (UAS), "dronak" izenez ere ezagunak dira, operazioak egin aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari horren berri ematea, operazio horiek hiri, herri edo jendea bizi den tokietako eraikin-multzoetako eremuen gainean edo aire zabalean dauden jende-pilaketen gainean,

Aurretiazko jakinarazpen hori egin behar da eragiketa baino hamar egun lehenago gutxienez, eragiketa egingo den lurraldean segurtasun publikoaren gaineko eskumena duten agintariek hura debekatzeko edo mugatzeko beharra baloratu ahal dezaten, pertsonei edo ondasunei kalte egiteko arrisku larria sor litekeela iritziz gero.

Jakinarazteko betebeharrak edo xedapen honetan ezarritako agindu eta murriztapenak bete ezean, martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren V. kapituluan aurreikusten diren zehapenak jaso daitezke.

Nori dago zuzenduta


Deskribatutako leku zehatzetan urrutiko kontrol bidez pilotatuako aierontziekin (RPAk - Dronak) operazioak egiteko AESAren (Aire Segurtasunerako Estatu Agentzia) baimena daukaten operadoreak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusia

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

Larrauri Mendotxe Bidea, 18

48950 – Erandio

Telefonoa: 946079390

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • UASri buruzko jakinarazpena - Dronak: 1074501

Hegaldiaren jakinarazpena


Aurretiazko jakinarazpen hori egin behar da eragiketa baino hamar egun lehenago gutxienez, eragiketa egingo den lurraldean segurtasun publikoaren gaineko eskumena duten agintariek hura debekatzeko edo mugatzeko beharra baloratu ahal dezaten, pertsonei edo ondasunei kalte egiteko arrisku larria sor litekeela iritziz gero.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.
  • Jakinarazten dizugu dronearen hegaldiaren jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan izapidetu ondoren, Ertzaintzak dagokion segurtasun-azterlana egingo duela, eta guztia zuzena bada, aire-operazioa onartutzat joko dela, beste jakinarazpenik egin gabe.

    Hegaldia egiteko eragozpenen bat aurkituz gero, zuekin harremanetan jarriko ginateke arazoa konpontzen saiatzeko.

Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakia betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Inprimakia ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure komunikazioa Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak komunikazioen datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko komunikazioa goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Baietsiak