Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Euskadiko 2019ko merkataritza-banaketaren prestakuntzan bekadun bat hartzeko enpresei edo merkataritza-establezimenduei baimena ematea

Deskribapena


Bekadunak hartzen dituen entitateak prestakuntza-plana proposatuko du eta, behin Merkataritza-Zuzendaritzak onartutakoan, pertsona bekadunak aurrera eramango du praktikaldian zehar.

Programa horrek gutxienez honelako jarduera bat barne hartuko du:

  • Merkataritzako aholkularitza teknikoa ematea.
  • Merkataritzari lotutako ikerketak egitea.
  • Bezero-etorrera edo salmenta- kopurua areagotzeko dinamizazio-ekintzak.
  • Leihakortasuna sustatzen duten ekintzak edo merkataritza-banaketako enpresen funtzionamendua hobetzen lagunduko duten ekintzak. 

Prestakuntza Planaren beste zehaztasun batzuk:

  • Praktikaldia.
  • Egingo diren jarduerak.
  • Ebaluazio- eta tutoretza-sistema.
  • Lanaldia, ordutegia eta oporaldiak.
  • Zein lantokitan egingo diren praktikak.
  • Tutoretza bere gain hartuko duen pertsonaren izena eta lanpostua. 

Pertsona bekadunek enpresa-proiektuei egindako ekarpena bideratuko dela “Merkataritza Banaketa Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa“ ikastaroan jasotako prestakuntza teorikoa osatzera (Ikastaro hori EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen ari da). Bekadunek ezin izango dituzte inola ere lanpostu bati dagozkion erantzukizunak bere gain hartu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Harremanetarako datuak

Miriam Bustos

Merkataritzako Zuzendaritza

tfno.: 945 019967

posta elektronikoa: m-bustosoteo@euskadi.eus

 

Maite García Rodríguez

Merkataritzako Zuzendaritza

tfno.: 945 019966

posta elektronikoa: mt-garciarodriguez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

1066302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk