Gazteen itzultzerako laguntzen 2019ko deialdia, EAE-ko lan-zentroetan pertsona gazteak kontratatzeko helburuarekin. Kontrataziorako laguntza.

[GI]

Deskribapena


Xedea

35 urtetik azpiko pertsona gazteen kontratazioa sustatzea, EAEn gutxienez azken 12 hilabeteetan lan egin ez dutenak eta bertatik kanpo bizi izan direnak edota kontratazioaren aurretik hiru hilabete, gehienez, itzuli direnak baina EAErekin lotura daukatenak, ondorengo arrazoiren batengatik:

  • EAEn jaio izana.
  • Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.
  • EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.

Deialdi honen helburua da honakoa sustatzea:

  • a.35 urtetik azpiko pertsona gazteak, EAEri lotuta daudenak eta bertara itzuli nahi dutenak edota duela gutxi itzuli direnak, euskal lan-merkatuan sar daitezela.Horretarako, partzialki diruz laguntzen dira ere bere lekualdatze-gastuak.
  • b.euskal enpresek barnera ditzaten pertsona gazteak, Euskaditik kanpo beraien lanbide / hizkuntz konpetentziak zabaldu dituztenak.

Bi laguntza-lerro ezartzen dira:

  • A- Kontrataziorako laguntza: 35 urtetik azpiko pertsona gazteak kontratatzen dituzten euskal enpresei, deialdian ezarritako baldintzetan.
  • B- EAEra lekualdatzeagatiko gastuengatik laguntza, Itzulerari lotuta: Euskal enpresek kontratatutako pertsona gazteei, deialdi honen esparruan, salbu eta kontratazioaren momentuan EAEn bizilekua dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.670.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu ahalko dira deialdi honen gerizpean, kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak, prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik, gutxienez 12 hilabeteko iraupenarekin eta Euskal Autonomi Erkidegoko lan-zentroetan lanpostuak betetzeko helburuarekin, EAEra itzultzen diren 35 urtetik azpiko persona gazteekin sinatuta.

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen kopurutik (1.766.667 euro), kontratazio-laguntzarako diru-hornidura 1.667.667 eurotakoa da.

Diruz lagundu ahal den gehienezko aldia 12 hilabetekoa izango da eta edozein kasutan, 2018ko abenduaren 10ean amaituko da.

Kontratu bakoitzeko diruz lagunduko den zenbatekoa titulu akademikoaren edo burututako ikasketen arabera zehaztuko da, modu honetan:

Titulu akademikoa edo egindako ikasketak

12 hilabeteko kontraturako diru-laguntza

Kontratu mugagaberako diru-laguntza

Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo Bolonia Planeko masterra

9.600 €

12.000 €

Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Bolonia Planeko unibertsitate-gradua

Goi-mailako heziketa zikloak (LHII)

7.200 €

9.000 €

Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta profesionaltasun-ziurtagiriak

6.000 €

7.500 €

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, edo ikasketarik ez

 

4.800 €

6.000 €

Diru-laguntzen zenbatekoak %10ean igoko dira kontratatutako persona emakumea denean.

Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak jardunaldi osoei dagozkie. Jardunaldi partzialeko kontratuen kasuan – gutxienez jardunaldiaren %70ekoa -, zenbatekoak jardunaldiaren proportziora doituko dira.

Kasu guztietan, kontratatutako pertsonaren urteko soldata gordina ezingo da izan ondorengo taulan agertzen diren kopuruen azpikoa:

Titulu akademikoa edo egindako ikasketak

Gutxieneko ordainsari gordina urtean (aparteko bi pagak barne)

Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo Bolonia Planeko masterra

24.000 euros

 

Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Bolonia Planeko unibertsitate-gradua

Goi-mailako heziketa zikloak (LHII)

18.000 euros

Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak

15.000 euros

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, edo ikasketarik ez

12.000 euros

Kontratazioek suposatu beharko dute enplegu sorkuntza netoa izatedun langilego totalarekiko Euskal Autonomi Erkidegoan enpresak duen/dituen lan-zentroan/zentroetan, bere kalkuluarako kontuan hartuz diruz lagunduko den kontratuarekiko pertsonen gaineratze-momentuaren aurreko 6 hilabeteak. Era honetan, kontratazio-datan, kontratu berriak aipatutako batezbestekoarekiko gehikuntza bat izan behar du.

Ez dira diruz lagunduko:

  • a) Ezkontidea, ondorengoak eta gainerako senideak, senidetasun-lotura badute odol- edo ezkontza-ahaidetasunagatik, bigarren mailara arte barne, enpresaburuarekin, edo enpresaren kontrola dutenekin, zuzendaritzako kargudunekin, edo edozein izaera juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideekin; ez eta azken horiek kontratatzea ere.
  • b) Era berean, ez dira diruz lagungarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagungarriak diren jarduerei lotuta gauza daitezkeen kontratuak, edo deialdien barruan diruz lagunduak izan direnak.

Pertsona gazteak kontratatzeko deialdi honetako laguntzak, Europar Batasunaren «minimis» laguntzen Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritako «mínimis» arauara lotuta geratuko dira. Kalifikazio honengatik, enpresa bakar bati emandako «mínimis» laguntzen kopuru totala ezingo da 200.000 eurotik gorakoa izan edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Laguntza honetarako eskaerak aurkeztutako hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta diru-laguntzak emango dira, hurrenkera berdinarekin, deialdian aurreikusitako betebehar eta baldintzak, bere finantziazioarako baliabideak agortu arte.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren %65aren lehenengo ordainketa bat, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak sinatu ondoren, eta bigarren ordainketa bat, gainontzeko %35arena edo justifikazio-ondorengatiko kopuruarena, diruz lagundutako denboraldia amaitu eta diruz lagungarri diren ekintzak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresak, bere forma juridikoa edozein izanda ere, deialdian ezarritakoaren arabera lan-kontratuak sinatzen dituztenak, Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak ezik.

Eskakizunak:

  • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo ekoizpen-lan-zentroa EAEn egotea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken-xedapenaren arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak espresuki aipatuz.

  • Diruz lagungarri den kontratazioak aurreko 6 hilabeteetako batez bestekoarekin konparatuz, enpresan enplegatutako pertsonen kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea.

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat deialdi honen gerizpean kontratatzeko asmoa dutela, kontratu-mota, zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraziz.

  • Europar Batasuneko Komisioan erabakitako, legez aurkako edo merkatu erkidean ez onartutako diru laguntza baten berreskuratze agindu bati lotuta ez egotea.

  • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea

  • Diru-laguntzen onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batetan ez egotea.

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabideren bat jasoz gero, horren berri ematea.

  • Azken 3 zerga-ekitaldietan «mínimis» erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Enpresako langileria osatzen duten pertsonen kopuruari buruzko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana ere badauka.

Betekizunak

  • Pertsona fisikoa

  • Pertsona juridikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 335 / / 945 181 309

E-maila: retornojuvenil@lanbide.eus

Kodea

10503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona gazteen kontratazioagatiko diru-laguntzarako, eskabide-agiriarekin batera enpresak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

  • a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala, pasaporte, nortasun agiri baliokide bat, edo Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren kopia, edo berariazko baimena laguntzako organo kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal ditzan.
  • b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
  • c) Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eratze-eskrituren kopia eta, bere kasuan, inskripzioa dagokion erregistroan.
  • d) Enpresaren eta kontratazio-proiektuaren Memoria deskribatzailea, eskabideko 2 eta 3 ataletan zehaztutako edukieraren arabera.

Eskabidearen atalen bat bete gabe utzi bada, edo aurreko paragrafoetan zehaztutako dokumentazioarekin batera ez badator, pertsona interesatuari eskatuko zaio hamar egun baliodunetan akatsa zuzendu edo beharrezko dokumentuak aurkezteko, gaineratuz, horrela egingo ez balu, eskariari uko egin diola ulertuko dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua behartuta egonik eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematea, eta jakinaraztea.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Kontratuen betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Kontratatuko diren pertsonen betebeharrak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena

Beste tramite batzuk