Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EREIN Publikoak 2019 - Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatu eta garatzeko entitate publikoei zuzendutako laguntzak 2019ko ekitaldiko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak

[EREIN PUBLIKOAK]

Deskribapena


Xedea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2019. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatu eta garatzeko entitate publikoei zuzendutako laguntzak 2019 (EREIN PUBLIKOAK).

Laguntza hauen xedeak hauek dira: landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko dituzten azpiegiturak eta ekipamenduak eskuratzen laguntzea; enplegua sortzea, edo deialdi honen xede diren landa-inguruneetan turismoa bultzatzea.

G4, G5 eta G6 entitatez sailkatutako landa eremuak (I Eranskina)

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 5.000.000 euro dira; horietatik, 1.900.000 2019ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.300.000, 2020ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

Nori dago zuzenduta


EREIN publiko laguntzen onuradunak

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau da:

i. Udalerria.

ii. Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera.

iii. Udal-mankomunitateak.

iv. Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

v. Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

b) Tokiko erakundeen sektore publikoa, a) apartatuko erakundeei dagokiena.

c) Landa Garapeneko Elkarteak, baldin eta toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzen badituzte esku-hartze eremu baten aldeko proiektuak martxan jartzeko.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Teléfono: 945 003 240

E-mail: hazi@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez ESKABIDEA botoiaren bitartez. Lehenago, mesedez irakurri ezazu behean adierazten den informazioa.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta seilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk