Segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak

Deskribapena


Nortzuk daude behartuta?

Segurtasun enpresak, ikertzaile pribatu bulegoak, prestakuntza-zentroak, segurtasun pribatuen pertsonala eta orokorrean segurtasun pribatuen profesionalak.

Lege oinarria: Segurtasun-enpresek haien zerbitzura dauzkaten segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak jakinarazi behar dizkiote Erregistro Nazionalari edota zerbitzuak ematen dituzten dagokion tokiko erregistro autonomikoari, baita ematen dituzten zerbitzuekin lotutako gorabehera zehatzak ere, 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Segurtasun pribatuko langileak: Zehazki, ondoko hauek dira: segurtasun-zaintzaileek eta lehergai- zaintzaileen espezialitatekoek; eskolta pribatuek; landazainek eta ehizazainen zein itsas arrantzazainen espezialitatekoek; segurtasun-buruek, segurtasun-zuzendariek eta detektibe pribatuek, 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 26.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuari dagokionez onartutako eskumenen arloan, Ertzaintzari dagokio segurtasun-enpresen aldetik jasotzea eskura dituzten segurtasun pribatuko langileen alten eta bajen jakinarazpenak, 2014ko urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 7.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dira.

Jakinarazteko epea : alta edo baja gertatu den egunetik hasita, bost egun (Segurtasun Pribatuaren Erregelamenduaren 100. artikuluan xedatutakoaren arabera - abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Erregistroan inskribatzea

  • Zer datu erregistratuko da? seme-alabatasunaren inguruan datu guztiak; Lanbide-identitateko txartela; zehaztu behar da zein den zehatz mehatz 2014ko apririlaren 4ko 5/2014 Legearen 26.1 artikuluak aipatzen dituen segurtasun pribatuko langileen artean zein betetzen duen interesdunak; eta azkenik altaren eta bajaren data.
  • Segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei buruzko jakinarazpenak ofizioz inskribatuko dira Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan.

Araudia: Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko apirilaren 4ko 5/2014, Legea;  207/2014 Dekretua, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena; Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Harremanetarako datuak

Segurtasun Pribatuko Unitatea

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

Telefonoa: 946079260

email: seguridadprivada@ertzaintza.eus

Kodea(k)

1020502

Segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak


Jakinarazteko epea

Alta edo baja gertatu den egunetik hasita, bost egun (Segurtasun Pribatuaren Erregelamenduaren 100. artikuluan xedatutakoaren arabera - abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia-.

Beharrezko datuak

  • Seme-alabatasunaren inguruan datu guztiak
  • Lanbide-identitateko txartela
  • Langile mota (segurtasun zaintzailea, lehergailuen zaintzailea, eskolta, ...)
  • alta data
  • baja data

Segurtasun pribatuko langileen altei eta bajei buruzko jakinarazpenak ofizioz inskribatuko dira Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan.

Araudia

Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko apirilaren 4ko 5/2014, Legea; 207/2014 Dekretua, 2014ko urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena; Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk