segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuen jakinarazpena
- Egoera:
Deskribapena
Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuen berri ematea.
Nork egin behar du? : Segurtasun Pribatuko enpresek.
Nori bidali behar zaio jakinarazpena? Ertzaintzako Segurtasun Pribatuaren Unitateak jasoko du jakinarazpena; izan ere, 207/2014 dekretuaren 7.1.a) artikuluaren arabera Ertzaintzari dagokio segurtasun pribatuko zerbitzuen prestazio-kontratuen jakinarazpean jasotzea.
Noiz? Kontratuak Ertzaintzari aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio, zerbituzak eman baino hiru egun lehenago, gutxienez, banaka, zerbitzu mota bakoitzerako, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Kontratuak aldatu baino hiru egun lehenago, gutixienez, jakinarazi behar dira.
Nola bidali behar dira kontratuak? Segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuen jakinarazpena idatiz bidali behar dira, hori ezarrita baitago Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 9.2 artikuluaren arabera.
Jakinarazi behar diren zerbitzuak:
- zaintza eta babesa
- babes pertsonala
- segurtasun- sistemak ezartzea
- Segurtasun-sistemak mantentzea
- Alarma- zentralak ustiatzea
- Objektu baliotsu eta arriskutsuen garraioa eta banaketa
- balio handiko eta arriskutsuen objektuen biltegiratzea
- Lehergaiak biltegiratzea
- Objektu lehergarrien garraioa eta banaketa
Komunikazioaren edukia: segurtasun pribatuko enpresei burizko, otsaiaren 1eko 2011/314/INT Aginduaren 16. artikuluaren arabera. kontratu-eredua
Segurtasun pribatuarekin zerikusi duten jardueren kontratuak, idatziz egingo dira, eta oro har honako datu eta klausula hauek jaso beharko dira
- kontratuaren data eta zenbakia.
- kontratugileen izena eta abizenak, identifikazio fiskaleko kodea edo zenbakia eta helbideak, noren ordezkaritzan jarduten duten, hala egokituz gero, ahalorde notariala. Segurtasun empresek ahalordea ematen badute Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar da, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.artikuluaren seigarren paragrafoaren xedatutakoari kalterik egin gabe (1784/1996 Errege Dekretua, uztailaren 19koa, Merkataritza Erregistroaren Erregelamendua onartu duena)
- Kontratu honen xedea
- zerbitzua emango den lekua
- zerbitzu prezioa.
- Segurtasun pribatuaren araudian ezarritakoa beteko dela
- kontratuaen iraupena .
- kontratua indarrean jartzen den eguna, kontuan hartuta hurrengo artikuluan aipatzen diren lekuetan edo eskumena duen autonomia erkidegoan dagokion lekuetan kontratua aurkeztu denetik indarrean jartzen den egunera hiru egun, gutxienez, pasatu behar direla, Segurtasun Pribatuko Erreglamentuaren 20. artikuluetan aurreikusten dituen ezinbesteko egoeretan izan ezik.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Segurtasun pribatuko enpresek, Euskal Autonomia Erkidegoan segurtasun pribatuko zerbitzuak ematen dituztenak.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Harremanetarako datuak
Segurtasun Pribatuko Unitatea
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila
Telefonoa: 946079260
Kodea(k)
1020501Segurtasun pribatuko zerbitzu desberdinen prestazio kontratu komunikazioa
Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuen berri ematea.
Komunikazioa egiteko epea: Kontratuak Ertzaintzari aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio, zerbituzak eman baino hiru egun lehenago, gutxienez, banaka, zerbitzu mota bakoitzerako, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Kontratuen aldaketak komunikatzeko epea: kontratuak aldatu baino hiru egun lehenago, gutxienez, jakinarazi behar dira.
Lege oinarria: Segurtasun Pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 9.2 artikuluan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Ziurtagiri digitala izan beharko duzu, esaterako, Izenpek eginiko ziurtagiria, NAN elektronikoarena, FNMT ziurtagiriarena edo Camerfirma.
Erabiltzaile erregistratua ez bazara, zerbitzu honetan sartzeko eska dezakezu, Alta Emateko Eskabidea betez.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.