Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2019. urterako laguntzak iragartzen dituena minimis araubidearen barnean. Gizarte-Ekitaldiak

[GIZARTE-EKITALDIAK]

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua Gizarte-ekitaldiak sustatzeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoan landa- eta itsasertz-eremua dinamizatzeko, betiere honako helburu hauetakoren bat lortzen laguntzen badute:

a) Sektore pribatuaren eta publikoaren partaidetza sustatzea landa- eta itsasertz-eremuko gizarte-ekitaldiak finantzatzeko orduan.

b) Gizarte-ekitaldi berriak sustatzea eta landa- eta itsasertz-eremuan inpaktu positibo esanguratsua dutenak finkatzea.

c) Inpaktu ekonomikoa sortzea jarduera-eremu horretan.

* Eusko Jaurlaritzaren babesa beren-beregi adierazi beharko da diruz lagundutako euskarri, kartel, seinale, sari, garaikur eta jardueretan, baldin eta jarduerak berak publizitatzekoak, hedatzekoak edo zabaltzekoak badira. Txertatu beharreko logoa erabiltzaileen eskura dago hemen:

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horien zenbatekoak ez du jardueraren kostu osoaren % 50 gaindituko, eta ez da 20.000 eurotik gorakoa izango.

Nori dago zuzenduta


EAEko landa- edo itsasertz-eremuetan gizarte-ekitaldiak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek edo publikoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Eskakizunak:

  • Diruz lagundutako jarduera EAEko landa- edo itsasertz-eremu batean garatzea, Agindu honetako I. eranskinean zehaztutako G1etik G6ra eta L1etik L7ra arteko landatartasun/itsasertzekotasun-mailako eremuen arabera.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez. Hala bada, laguntza ematen duen erakundearen identitatea eta laguntzaren zenbatekoa jakinarazi beharko dira. Era berean, jakinarazpen horrekin batera berariazko adierazpen bat egin beharko da aurreko bi zerga-ekitaldietan eta abian den ekitaldian zehar jasotako gainerako minimis laguntzei dagokienez.
  • Pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagokion Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen edo bestelakoen elkarte edo erakundeen kasuan, emakumeen presentzia izatea zuzendaritza-organoetan.
  • Eusko Jaurlaritzaren babesa beren-beregi adierazi beharko da diruz lagundutako euskarri, kartel, seinale, sari, garaikur eta jardueretan, baldin eta jarduerak berak publizitatzekoak, hedatzekoak edo zabaltzekoak badira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Jone Loiola Barrainkua

Telefonoa: 945 01 63 05

Email: j-loiola@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1017302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabeteko epean, laguntza-eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk