[PEP] Prebentzioko enpresa-planaren urteko jarraipena

Deskribapena


Ontzi-hondakinak prebenitzeko enpresa-plan bat (PEP) eduki behar duten enpresa ontziratzaileek jarraipen-txosten bat aurkeztu behar dute urtero, plan horretan aurreikusitako prebentzio-neurrien eta -helburuen betetze-maila ebaluatzeko.

Jarraipen horri esker, Administrazioak prebentzio-adierazleen bilakaera egiazta dezake, eta hartutako neurriek ontzien hondakinak jatorrian murrizten laguntzen dutela egiaztatu, ontzien eta ontzi-hondakinen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Urteko jarraipen-txostena aurkeztu behar dute, ontziratzaileak diren aldetik, ontzi-hondakinak prebenitzeko enpresa-plan bat egitera behartuta dauden enpresek, aplikatzekoa den araudian ezarritako sortze-atalaseak gainditzeagatik, alde batera utzita etxeko ontziak, merkataritzakoak edo industrialak diren.

Betebeharra produktu ontziratuak merkaturatzearen ondorio da, eta ez enpresa-jarduera garatzean ontziak erabiltzearen ondorio.

 

Betekizunak

  • Komunikazioa aurkeztea

Erakundeak


Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk