Osasun Saila

EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak

[bizi-kalitatea]

Deskribapena


Xedea

1. Agindu honen helburua da laguntzetarako deialdia egitea EAEko gaixoek eta haien familien kolektiboek osatuta dauden eta bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko elkarteentzat.

2. Laguntza hauen xedea da 2019ko urtarriletik abendura bitartean eginiko jarduerak finantzatzea; jarduera horien helburuak hauek izango dira::

  • a) Gaixotasunen bat duten pertsonen kolektiboei eta haien familiei trebetasunak eta baliabideak garatzen laguntzera bideratutako jarduerak, beren burua zaintzeko ahalmena maximizatzeko eta autonomia areagotzeko.
  • b) Gaixotasunen bat dutenen beharrizan soziosanitarioak asetzen laguntzea eta horiek bideratzea, ikuspegi salubrista batetik, osasuna sustatzearren eta helburu komunitarioekin.
  • c) Gaixoek eta haien familiek gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutzan eta informazioan sakontzea.
  • d) Gaixotasunen bat duten pertsonen berdintasun- eta ekitate-ezak murriztea osasunean, eta genero-ikuspegia txertatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

a. Jarduerak ordaintzeko dira laguntzak, eta ez dira erabiliko langile-egitura egonkorra mantentzeko edo elkarteen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

b. Jarduerarako dirulaguntza erabil daiteke erakundeko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Hauek dira zeharkako kostuak: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak dirulaguntza jaso duen jarduera bat egiteko, nahiz eta ez dagozkion jarduera jakin horri zuzenean.

c. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

d. Diruz laguntzen diren jarduerak ezingo dira azpikontratatu.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a. Finantza-gastuak; inbertsio-gastuak; administrazio-lizentziak; berandutze-errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne: zerga, tributu eta tasen ordainketetan berandutzearen edo halakoak ez ordaintzearen ondoriozko zehapenak, edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen gastuak, eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozedurek eragindakoak.

b. Artikulu honetan zehaztu gabeko kontuetarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez ditu gaindituko honako muga hauek: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100; 10.000 euro proiektu bakoitzeko; 15.000 euro elkarte onuradun bakoitzeko (elkarte batek proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero).

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • a) % 70: laguntza ematea onartzen den unean, ebazpena onartu eta argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.a artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerako % 30a, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, elkarte onuradunak justifikatu eta gero diruz lagundutako proiektua egin dela eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, bai eta dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordainduta dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik gabeko elkarteak

Betekizunak

  • EAEko pertsona gaixoen kolektiboek eta haien familiek osatuak eta legez eratuak izatea, eta egoitza soziala duten lurraldeko elkarteen administrazio erregistro ofizialean behar bezala inskribatuak izatea, dirulaguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Gaixotasunen bat duten pertsonen eta/edo haien familien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz jardutea, elkartzeko, hitz egiteko eta laguntzeko guneak eratuz.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu, epai edo ebazpen irmoak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren bat duten erakundeek, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barne.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren baten.
  • Elkarte onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088706

Eskaerak aurkezteko modua eta epea


Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Eskabide bat aurkeztu behar da elkarte bakoitzak aurkezten duen proiektu bakoitzeko.

3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliz.

4. Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz:

  • a) Ordezkaria identifikatu bada erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

5. Elkarte eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako dokumentuak. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere lau hilekoa izango da prozedura ebatzi eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ezean, dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2020ko urtarrilaren 31

1. Diruz lagundutako proiektua benetan egin dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu elkarte onuradunak:

  • a) Dirulaguntza jaso duen jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren araberakoa (agindu honen IV. eranskinean dago, eta 21. artikuluan adierazitako egoitza elektronikoan ere eskura daiteke). Memoria horretan, aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontuaren arabera egindako gastuen ziurtagiri guztiek egon behar dute (eta adierazi egin behar da ziurtagiri-mota, azalpena, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa). Gastuen frogagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
  • b) Dirulaguntzaren xede den proiektua eta ordainketa benetan gauzatu direla egiaztatzen duten fakturen edo bestelako egiaztagirien kopia arrunta, erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetuta. Gainera, agiri horiek egiazkoak direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du.
  • c) Erakunde onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiriaren kopia, honako hauek jasota: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NAN zk.); ordu kopurua; kostua orduko; guztizko zenbatekoa, eta boluntarioaren sinadura. Elkarteak egindako ekarpen propioa justifikatzeko baino ez da kontuan hartuko langile boluntarioen balioespena, eta orduko 20 euroko gehieneko muga ezarriko da. Boluntarioak balioesteko, elkartearen inguruko pertsonek proiektuaren helburuak lortzeko eta ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egingo da.
  • d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
  • e) Jarduerarekin zerikusia duten dokumentu publikoak, hala nola prentsa-ebakinak edo proiektuko funtsekin ordainduta egin, kopiatu eta zabaldutako ikasmateriala; dokumentu horiek berak aurkez daitezke edo horietarako esteka elektronikoak eman.
  • f) Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa (17.i eta 17.j artikuluetan jasotako kasuetan).
  • g) Proiekturako funtsekin ordaindutako tailer eta ikastarorik antolatu bada, haietan zenbat lagunek parte hartu duten. Hala behar denean, sexuaren arabera banakatuta aurkeztuko dira datuak.

2. Dirulaguntza jaso duten jarduera gauzatzean sortutako gastuak ordaindu beharko dira emandako laguntzarekin. Honako gastu hauek dirulaguntzaren kargura behar bezala justifikatutzat joko dira:

  • a) Elkarte onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2019an egindakoak izango dira.
  • b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
  • c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).
  • d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan eta lan horiek enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), elkarte onuradunak idatzi bat egingo du gastua justifikatzeko, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek honako hauek jaso behar ditu, gutxienez: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «hartu dut» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
  • e) Boluntarioen kasuan, haien aseguruaren bidez justifikatutako gastuak. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi kontingentzia estali behar ditu nahitaez: istripuak eta erantzukizun zibila. Azken horretan, urtean, gutxienez 300.506,05 euro izango da ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua, polizako boluntario guztientzat. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona-kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.

3. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2019. urtean sortutakoak.

4. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa, izapidetze elektronikoari buruzko 21. artikuluan azaltzen den moduan.

5. 2020ko urtarrilaren 31 da dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

6. Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.1.g) artikulua, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen haren testu bategina, eta dirulaguntzen arloko Estatuko oinarrizko araudia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluan jasotzen dena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk