Euskal Girotze Barnetegiak. Itunpeko ikastetxeak (2019)

[EGB]

Deskribapena


Xedea

Etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, bizipen gogoangarri bat izateko aukera izan dezaten; honela ikasleen euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten. Batez ere zera lortu nahi da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei hizketan askatu ezin hori gaindiaraztea; euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfiantza sortzea, eta hitz-etorria indartzea. Beraz, barnetegien xede nagusia ikasleen hizkuntzaren erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzeko ekintzak burutzea izango da. 

Prestazioa zerbitzutan

Euskal Girotze Barnetegietan egonaldia egiteko txanden esleipena.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Itunpeko ikastetxea izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036607

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren Iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Beste tramite batzuk