Dantza XII. Zirkuitua (2016)
"VUELOS" ARACALADANZA
Egilea: Enrique Cabrera
Koreografoa: Enrique Cabrera
Zuzendaritza Eszenikoa: Enrique Cabrera
Ekoizpena: Aracaladanza en coprudcción con el Teatro Sadler´s Wells de Londres, El teatro de la Abadía de Madrid y el Festival Grec de Barcelona
Eszenografia Diseinua: Elisa Sanz
Argiztapen Diseinua: Pedro Yagüe
Jantzien Diseinua: Elisa Sanz
Interpreteak: Nadia Vigueras Moreno, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca
Iraupena: 50’
Kontaktua: alberto-muyo@telefonica.net
CURRICULUM
1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean. Haren lanak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan agertu dira. Ikuskizun guztietan (berdin dio haurrentzat, gazteentzat, familiarentzat edo kaleko ikusleentzat diren) arte-bikaintasuna nagusitzen da. Konpainiak hasiera-hasieratik landu ditu uko egin ezinezko bi oinarri: objektuekin lan eginez protagonista bihurraraztea eta ekoizpen eszenikoen taxuera ezin hobea. 2010ean Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala eskuratu zuen.
SINOPSIS
Leonardo da Vinciren begirada luzeko jeniotasunak pentsatze hutsa ekintza subertsiboa eta iraultzailea den mundua berreraikitzera bultzatzen gaitu. Harrituta eta txundituta, jakintzaren eta sorkuntzaren esparru guztiekiko interesa adierazi zuen Errenazimenduko gizonak etenik gabe biderkatu zuen bultzada sortzailea erabiliz aireztatu nahi dugu geure irudimena. Leonardoren makinak, diseinuak, planoak, pintura eta eskultura dira lan eszeniko honen inspirazioaren abiapuntua. Hala, Aracaladanzak gizakiaren amets unibertsala miatuko du: hegada. Errenazimenduko artistak bizi izandako errealitatearen ikuspegi bikoitzak (jakina baita Leonardok eskuinetik ezkerrera idazten zuela) ematen dituen aukera eszenikoak miatuko dira ispiluen bidez. Automatak ere izango dira lanean, bideoa, irudimenaren proiekzioa, protagonista izanik.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Dantza Alai
- Kioskoa [Vitoria-Gasteiz]
- 19:00-21:30
- 2026(e)ko Abuztuak 6
Dantza
Bikoteen arteko dantza solte txapelketa Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariekin.
- Aiako plaza [Aia]
- 18:00
- 2026(e)ko Abuztuak 7
Dantza
DANTZA ZOROAN 2026: "Nakama" + "A ojo." + "Todo este ruido"
- Zaldi Zuria, Jito Alaiko begiralekua eta Jito Alai pilotalekua [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Abuztuak 8
Dantza
Zumaiako Musika Jaialdia 2026: Dantza garaikidea: "Nahas" + "Tupper"
- Odieta taberna [Zumaia]
- 20:00
- 2026(e)ko Abuztuak 8
Dantza
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Soka-Dantza
- Santa Maria Plaza (Gasteiz) [Vitoria-Gasteiz]
- 13:00-14:00
- 2026(e)ko Abuztuak 8
Albisteak
2026/08/04
Tabakalera Dantzan: Dantza bere ohiko testuinguru eszenikotik haratago
2026/07/31
2026/07/30
Bizkaiko Foru Aldundiak 1,76 milioi euro bideratuko ditu lurraldean kultura-proiektuak sustatzera
2026/07/30
Bizkaiak antzerki-, dantza- eta zirku-ikuskizunak bultzatuko ditu, 105.000 eurorekin
2026/07/29








