Prozesua
Txertatze-kanpainaren hasiera
Euskadira iritsi den lehen txertoa Pfizer eta BioNTech-ek garatu dutena izan da. Abenduaren 27an hasi zen Euskadi txertoa ematen eremu soziosanitarioan.
Urtarrilaren erdialdean, bigarren txerto bat onartu ondoren (Moderna laborategiek garatutakoa, hain zuzen), osasungintzako profesionalak hasi ziren txertoa jasotzen.
Otsailak 17an, goizeko lehenengo orduan hasi zen txertoaren lehenengo dosiak ematen Ertzaintzaren Erandioko, Oiartzungo eta Arkauteko egoitzetan. Lehenengo etapa honetan, eta lehentasun-ordena jarraituz, COVID-19a kutsatzeko arriskuaren lehen lerroan lan egiten duten 4.500 agenteri jarriko diete txertoa.
Otsailaren 24an, asteazkena, Osakidetza Euskadiko nagusienen txertaketarekin hasi zen, Euskadiko covid-19aren txertaketa-estrategiari jarraikiz.
Azken aldaketako data: