Osasun Saila

COVID-19 dirulaguntzak

Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduerarekin edo jardueraren zati batekin etxetik jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko. Zerbitzu hori modu telematikoan ematen du autonomoei eta enpresei aholkularitza ematen eskarmentu handia duen teknologiako profesional-talde batek.

Zerbitzua martxoaren 20tik, joan den ostiraletik, dago martxan, eta orainarte 160 ETEk hartu dute parte. Ekimenaren zenbatekoa 390.000 eurokoa da. Zerbitzu hori COVID-19 baino lehen ere eskaintzen zen. Orain, Alarmako egoerara eta Telelanera egokitu dugu, kostu gehigarririk gabe.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Eusko Jaurlaritzarentzako ezinbestekoa da aparteko neurriak ezartzea ezaugarri analogoak dituen testuinguru ekonomiko eta sozialaren aurrean; horregatik, autonomoei eta ETEei babesa emateko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bitartez 25 milioi euroko mailegu zuzenak finantzatzeko premiazko bidea aktibatu du ELKARGIrekin batera.

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua eta Euskadiko ETEen, mikroenpresen, autonomoen eta denden altxortegia gelditu ditzakeen finantza-efektua arintzen saiatzea. Hala, likidezia-tentsioak estaltzeko jada eskuragarri dago finantziazio hori.

Tresna hori “zubi” neurri bat da, Eusko Jaurlaritzak, ELKARGIrekin eta gurean diharduten bankuekin elkarlanean, aurreikusitako 500 milioi euroko kapital zirkulatzailearen finantziazio-bidea prest eduki arte.

FEIren COVID19 Bidea enpresaren sei hilabeteko funtzionamendu arruntaren baliokideak izango diren egiturako gastu finkoak estaltzeko erabili ahal izango da; hala ere, zenbateko horretatik enpresek jasotzen dituzten aldi baterako edo behin-behineko likidezia- edo kostu-erraztasun guztiak kendu beharko dira (adibidez, Foru Ogasunen atzerapenak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteen ondoriozko laneko kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).

Maileguen baldintzak

  • Gutxieneko zenbatekoa: 5.000 euro autonomoak eta 5.000 euro ETEak.
  • Gehieneko zenbatekoa: 50.000 euro autonomoak eta 1.000.000 euro ETEak.
  • Interes-tasa: % 0ko kostua (FEIk Euribor + urteko % 0,50 diruz laguntzen du).
  • Finantziazio-epea: Gehienez 5 urte.
  • Gabealdia: Gehienez 12 hilabete.
  • Kuotak: Hiru hilez behin. 

Eskuratzeko baldintzak:

  • Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea, eta helbide soziala, erabaki-zentroa eta/edo jarduera-zentro bat, gutxienez, Euskadin edukitzea.
  • ETE kalifikazioa edukitzea.
  • FEIrekin edo ELKARGIrekin epez kanpoko zorrik ez edukitzea.
  • Zerga-betebeharrei lotutako eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean edukitzea.
  • Halaber, osasun-larrialdiak jardueran izandako eraginaren eta enpresak dituen finantziazio-premien deskribapen laburra aurkeztu beharko da eskaeretan.

Informazio gehiago:

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Informazio gehiago

Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

Informazioa EHAAn

Agindu honen bitartez ere, INDARTU programaren (babesgabeko guneetan industria-inbertsioak egiteko funts galdurako dirulaguntzak) onuradun diren ETEek dirulaguntzaren zati bat egoera normalean legokiekeena baino lehenago jaso ahal izango dute.

Aipatu behar da, Indartu programaren arabera, ordainketa egin aurretik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Lurralde ordezkaritzek aitortu diren inbertsioak ikuskatuko dituztela.  

Orain, salbuespen moduan, Agindu hau indarrean sartu eta ondorengo 2 hilabeteetan, egindako eta justifikatutako —dagozkien fakturak aurkeztuz— inbertsioen aitorpenei lotutako ordainketa partzialak egitea eskatu ahal izango dute —dagozkien ikuskapenak egin aurretik— onuradunek. Faktura horiek aurrerago egingo den ikuskapenean egiaztatuko dira.

Administrazioak 1.500.000 euro aurreratuko dizkie ETEei.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak alokairu-erregimenean parkeetan lanean diharduten enpresei zeharkako finantziazioa emango die, alokairu horren kobrantza atzeratuz.

Enpresek eskatu ondoren:

  • Enpresen errentamendua eta komunitate-gastuen ordainketarako 3 hilabeteko atzerapena finkatzea. Epe hori ere hiru hilabetez luza daiteke, guztira 6 hilabete atzeratuz.
  • Atzeratutako guztizko zorra alokairu-kontratua amaitzeko falta den denboran banatu ahalko litzateke.
  • Atzeratutako zor horrek ez luke inolako interes-tasarik sortuko; interesik gabeko zorra atzeratzea baino ez litzateke izango.

Errentamendu-kontratuen egungo baldintzak kontuan hartuz, 3 hilabetez atzeratutako zenbatekoen ondorioz, hiru erakundeek 3 milioi euro gutxiago kobratuko lituzkete.

Informazio gehiago

Era berean, SPRILUR –SPRI Taldeak Parke Teknologikoen eta Sprilurren aldeko alokairuen kobrantza 3 hilabetez atzeraztea erabaki du, beste 3 hilabetez atzeratzeko aukerarekin.

  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien errentamendu soileko kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.
  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien erosteko aukera duten errentamendu-kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.

Aurreikusten da jarduketa horren inpaktua 3.315.000 eurokoa izango dela, eta Sprilurrek birfinantzatu beharreko zenbatekoa neurria hartzen duten ETEei.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Ikerketarako eta Garapenerako milioi 1 euroko ezohiko babesa, “premiaren, beharraren eta aukeraren araberako" laguntza zuzenen bidez, bai ZTBESako (Funtsezko Ikerketa) eragileentzat bai ENPRESENTZAT (Industria Ikerketa eta Garapen Esperimentala).

Koronabirusaren aurkako borrokarekin, eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak arintzearekin eta berreskuratzearekin lotutako proiektuak.

Informazio gehiago: i+dcovid19@spri.eus

Gobernu Kontseiluak gaur ere onartu du enpresaburu indibidualei eta autonomoei ezohiko laguntzak emateko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa berria. Programa horren bitartez hainbat gastu diruz lagunduko dira, adibidez, Gizarte Segurantzako kotizazioari eta alokairu-errentei lotutako gastuak; pertsona bakoitzeko gehienez 3.000 euro.

Guztira, Eusko Jaurlaritzak laguntza-bide berri honetara 3 milioi euro bideratuko ditu. Diru horren bitartez, Euskadin negozioak ixtera behartuak egon diren milaka pertsonen egoera arindu nahi da.  Izan ere, COVID-19 hedatu izanak eragindako alarma-egoeraren ondorioz enpresaburu indibidualek eta autonomoek euren negozioak aldi baterako itxi beharrak eragindako galera ekonomiko zuzeneko egoerari aurre egin nahi zaio.

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, kasu bakoitzean, Gizarte Segurantzari edo derrigorrezko mutualitate profesionalei dagokienez, norberaren konturako langile gisa kotizazioa ordaindu beharrari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz lagundu ahal izango Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).
  • Eta negozio-lokalen errentamendua, baldin eta lokala familia-etxebizitza baten parte ez bada eta lokalaren alokatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko erlazioa ez badago, edo alokatzaile gisa diharduen pertsona fisikoaren edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada. 

Laguntza-bide horretaz balia daitezke: (Baldin eta EAEn erroldatuak badaude, bizileku nagusia bertan badute eta enpresa-jarduera, sozialki eta fisikoki, Euskadin helbideratua badute, eta lantokia Euskadin bertan badute)

  • Enpresaburu eta profesional indibidualak.
  • Ondasun Erkidegoak eta Sozietate Zibilak osatzen dituzten bazkideak, baldin eta bakoitzak dirulaguntza norberaren izenean eskatzen badu.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Honako hauek izango dira aurreratutako aparteko ordainketa jaso ahal izango duten programak:

  • Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (Lehiatu Berria programa).
  • Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten da 2019rako, minimis laguntzen araubidea baliatuta (Ardoinb programa).
  • Hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programak eta -ekintzak egiteko eta mahastizaintza eta ardogintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzen 2018ko deialdia egiteko dena (Ardoaren MAEren Inbertsio Programa).
  • Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak (Gastrobikain Programa).
  • Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2017ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak .
  • G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak, entitate pribatuei zuzendua (Erein Pribatuak).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak (Erein Publikoak).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa).
  • 2015-2020. aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak (LEADER).

Azken aldaketako data: