Remonte 2000

Erremontea sustatzeko sortutako enpresa. Donostiako Galarreta eta Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuak kudeatzen du, eta 50 pilotaritik gora ditu. Remonte 2000 enpresaren baitakoa da erremontearen inguruko jarduera gehiena.