Quimper

(Bretoieraz, Kemper). Frantziako ipar-mendebaleko hiria, Bretainian, Finistčre departamenduko hiriburua. 56.907 biztanle. Garrantzi handiko merkataritza eta turismogunea da. Aipagarriak dira katedrala (XIII. m.), Locmariako eliza (XI. m.), Museo Bretoia eta Arte Ederretako museoa.