prokaina

iz. Med. Paraaminobentzoildietilaminoetanol-aren izen laburtua. Anestesiko gisa erabiltzen da, kokainaren ordez, ez baita hura bezain pozoitsua. Gaur egun, penizilinari lotuta erabiltzen da gehienbat, hura gatz moduan garraiatzeko; penizilina ezin hartua prokainaren eraginez gertatzen da. v Prokaina klorhidratoa. Kim. C6H4NH2COOCH2CH2N(C2H5)2HCl. Kolorerik gabeko kristal txikietan edo kristal hauts zuri moduan agertzen da. Ez du usainik eta egonkorra da airean; 25 °C-tan dauden ur eta alkoholetan urtzen da, baina ez eterrean. Medikuntzan erabiltzen da, anestesiko gisa.