primatu

iz. Erl. Eliza kristauko titulua, gainerako apezpikuek baino maila goragoko apezpikuei ematen zaiena. Primatuak eskualde edo barruti bateko apezpiku nagusiak dira. Ohorezko titulua da batzuetan.