potagometonazeo

iz. eta izond. Bot. Kotiledoi bakarreko izen bereko familiako landareez esaten da. Uretan bizi dira, ia denak ur gezatan. Zurtoin luzea eta malgua dute. Bi motatako hostoak dituzte: ur gainekoak zabalak eta urpekoak estuak. Loreak sexu bikoak dira. Bi genero eta 100 bat mota dira eta lurralde guztietan hazten dira. Animalia askorentzat elikagai dira.