piramidoi

iz. Kim. Dimetilaminofenazona (C13H17ON3). Kolore gabeko kristal gisa agertzen da. Erraz urtzen da alkoholetan eta uretan. Analgesiko eta antipiretiko gisa erabilia izan da, baina gaur egun baztertua dago sendagintzan.