Perón, María Estela Martínez de

Argentinako politikaria, Isabel Perón izenez ezaguna, Juan Domingo Perónen hirugarren emaztea (La Rioja, Argentina, 1932). Dantzaria zen. Perón ezagutu ondoren haren idazkari egin zen, eta Madrila erbesteratu ziren elkarrekin. Madrilen ezkondu ziren (1961). 1973. urtean Perónek lehendakaritza berreskuratu zuenean errepublikako lehendakariorde izendatu zuen emaztea, eta urtebete geroago, senarra hil zenean, Argentinako lehendakari izan zen Isabel, errepublika krisi sakon batean zegoenean hain zuzen. Jorge Rafael Videla buruzagi zuen batzorde militarrak eraitsi zuen kargutik 1976an.