pereiopodo

iz. Zool. Oskoldunen bularraldeko luzakinetako bakoitza. Pereiopodoen kopurua eta horien eginkizuna ez da oskoldun guztietan bera izaten. Pereiopodo batzuek martxukatzeko organoen (maxilopodoen) egitura dute, beste batzuek berriz oinaren egitura.