Onfale

Mit. Lidiako erregina. Herakle Onfaleren esklabo izan zen hasieran eta haren senarra izan zen gero. Elezaharraren arabera Heraklek Euritoren semeak hil zituen eta horregatik kondenatu zuten Onfaleren esklabo izatera.