Olaetxea, Bartolome

Bizkaitar idazlea (XVIII. m.). Laukarizko erretore eta Bilboko Erietxeko kapilau izan zen. Cristinauben doctrina idatzi zuen (1775), bizkaieraz idatzitako kristau ikasbidea, argitaraldi ugari eta zabalkunde handia izan duena.