Nishinomiya

Japoniako hiria, Honshuko uhartearen hegoaldean. 431.000 biztanle (1991). Osakako golkoan dago, kostaldeko zabaldi batean. Unibertsitatea, 1889an sortua. Siderurgia da ekonomia jarduera nagusia eta han dira Japoniako sake destilategi handienak.