Nīmes

Frantziako hego-ekialdeko hiria, Gard departamenduko hiriburua, Languedoc-Rousillon lurraldean eta Rōne ibaiko deltaren ipar-mendebalean. 138.610 biztanle (1992). Garrantzi handiko burdinbide eta autobidea gurutzagunea, aireportua. Nīmesko ekonomia jarduera nagusiak mekanika eta elektronika industria, ehungintza, larrugintza, fruitu kontserbak eta oinetakogintza dira.  v  Historia. Nemausus jainkoaren iturriaren inguruan sortu zen hiria. Erromatarrek hartu zuten K.a. 120. urtean. Agripa jeneralak Erromaren kolonia egin zuen. Antoninotarren garaian (K.o. II. m.) Narbonense probintziako hiriburu izan zen. Kristauek, eta germaniarrek gero, kalte handiak egin zituzten hirian; hala ere, Frantzian den erromatarren garaiko aztarnarik gehien duen hiria da oraindik.  v  Artea. Aztarna horietan aipagarriena Les arčnes de Nīmes anfiteatroa da, gaur egun oraindik oso osorik dirauena, 130 m luze dena eta 23.000 ikusle har ditzakeena (K.o. 75-95). Aipagarriak dira orobat Magne dorrea, Dianaren tenplua, La maison carrée eraikuntza eta hiriko katedral erromanikoa, erromatarren garaiko tenplu baten gainean egina.