Nikomako Gerasakoa

Greziako matematikaria (I. mendearen bukaera). Introductio arithmetica lanean, aritmetika geometriatik berezirik, jakintza autonomo gisa, liburu batean aurkeztu zuen lehena izan zen. Zenbakien tasun orokorrak azaldu zituen lan horretan.