nereida

iz. Mit. Itsasoko ninfetako bakoitza. Nereoren eta Dorisen alabak eta Ozeanoren arrebak ziren. Elezahar batzuen arabera berrogeitamar nereida ziren, baina badira ehundik gora zirela diotenak ere; ezagunenak Tetis, Anfitrite eta Galatea dira.