modulazio

iz. Fis. Uhin baten itxura, beste batekin konbinatuz, eraldatzea. Irrati transmisio edo emanaldietan modulazioa seinale entzungarri bat garraiatzeko egiten da. Horretarako uhina maiztasun handiko beste uhin batekin konbinatzen da; uhin horri uhin garraiatzaile deritza.  v  Anplitudezko modulazioa. Uhin garraiatzailearen anplitudea seinale modulatzailearen anplitudearen proportzioan aldatzen duen modulazio mota.  v  Saretxo modulazioa. Hutsune lanpara baten saretxoari modulazio seinalea emanez egiten den anplitudezko modulazioa.  v  Mus. Musikan tonu batetik bestera igarotzeko erabiltzen den eta oinarri harmonikoa duen prozedura.