Minghella, Anthony

Britainiar zinema zuzendaria (Ryde, Wight, 1954). Aurretik hiru film eginak bazituen ere –Truly Madly Deeply (1986), eta Mr. Wonderful (1993)–, hirugarrenarekin lortu zuen lehen aldiz arrakasta: The English Patient (1996). Hamabi Oscar saritarako izendatu zuten eta bederatzi eskuratu zituen, zuzendari onenari ematen zaiona barne.