Metge, Bernat

Kataluniar idazlea (Bartzelona, 1343 - Bartzelona, 1413). Oso gazte zela aita hil zitzaion; aitaordea gorteko itzultzaile baitzuen, hezkuntza klasiko sakona hartu zuen harengandik. Joan Martin I.aren aholkulari eta eskribau izan zen. Erregea hil zenean etsaiek atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Aske geratu zenean errege berriaren idazkari izan zen, baina erregea hil eta, 1410ean, Bernat Metge babeslerik gabe geratu zen. Kataluniako literaturarako guztiz garrantzizkoak izan diren zenbait liburu idatzi zituen. Itzulpenak ere egin zituen. Lan aipagarrienak: Lo somni (1399, Ametsa), Llibre de fortuna e prudčncia (1381, Fortunaren eta zuhurtziaren liburua), Histňria de Vŕlter e de la pacient Griselda (1388, Valter eta Griselda gaixoaren istorioa), Apologia (1395).