meskalina

iz. Kim. Lophophora williamsii onddotik ateratzen den alkaloidea, alkaloide eraginkorrenetako bat (C11H17NO3). Nerbio sistema zentralaren lasaigarria da eta haluzinazioak sortzen ditu. Meskalina asko hartzeak drogazaletasuna sor dezake.