Lazedemon

Mit. Zeus eta Taigetoren semea. Eurotasen alaba Espartarekin ezkondu zen, eta Eurotasek bere erreinua utzi zion Lazedemoni. Erreinuko biztanleek lazedemoniar izena hartu zuten eta herrialdeko hiriburuak emaztearen izena, Esparta.