Lamarca, Tania

Gimnasta arabarra (Gasteiz, 1980). Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996) urrezko domina irabazi zuen taldekako gimnastika erritmikoan. Emilia Boneva entrenatzailearen ikaslea izan da, Lorena Guréndezekin eta Estíbaliz Martínezekin batera.