Lahoz

Gaubeako udalerriko herrigunea (Añana). 10 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarri dira Santiago parrokia eliza, San Lorentzo ermita eta Lahozeko etxe gotortuaren hondakinak (XIV. mendekoa).