kutchin

iz. Izen bereko indiar leinuko kidea. Kutchin herria Mackenzie, Porcupine eta Peel ibaien bazterretan bizi da, eskimalengandik hurbil. Hizkuntza atapaska hizkuntza taldekoa da. Ehiza eta arrantza egiten dute.