kassita

iz. Zagros mendietako antzinako herri asiarra. K.a. 2000. urte inguruan sartu ziren Mesopotamian, eta K.a. 1530. urtetik aurrera Babiloniako errege izan ziren. Gerra orga eta zaldia eraman zituzten Mesopotamiara.