Karlstadt

Suediako hiria eta portua, Vänern aintziran. 74.892 biztanle (1988). Makineria astuna, tabakoa, pospoloak, papera eta oihalak. Hiri honetan sinatu zen 1905ean Norvegiaren eta Suediaren batasuna eteten zuen akordioa.