Kanpo-Hebridak

Hebrida uhartediko uharte multzoa, Barne-Hebridetatik Minch-eko itsasarteak bereizia. Lewis, Ipar Uist, Hego Uist, Benbecula eta Barra uharteek osatzen dute. Oso menditsuak dira, Eskoziako Highlands-en gisara. Klima hezea da. Aberezaintza, arrantza eta turismoa dira aberastasun iturri nagusiak.