Furia

Mit. Greziako eta Erromako mitologian, mendekuaren jainkoen taldeko jainkosetako bakoitza. Hiru ziren: Alecto, Tisifone eta Megera. Sugeez inguratuta eta esku batean aiztoa eta bestean zuzia dutela azaltzen dira irudietan. Hasieran, hilketaren fantasmatzat zituzten eta geroago madarikazioaren jainkotzat hartu zituzten. Batzuetan lurraren emankortasunaren irudi gisa azaltzen dira. Historian zehar beren jatorriari buruzko teoria bat baino gehiago izan da: Hesiodoren arabera Gea-ren (Lurra) eta bere senar Uranoren odoletik sortuak ziren; Sofokleren ustez, berriz, Iluntasunaren eta Gea-ren alabak ziren, etab.