fenilhidrazina

iz. Kim. Hidrazinaren eratorria, hidrogeno baten ordez fenilo erro bat jarrita lortzen dena (C6H5NH—NH2). Isurkari koloregabea da, uretan ez da erraz urtzen eta bai alkoholetan eta eterretan. 19,6° C-tan urtzen da eta 241° C-tan irakiten du. Analisi organikoan eta koloremaileen sintesian erabiltzen da, baita antipirina egiteko ere.