Bruto

(Lucius Junius Brutus) Erromako elezaharretako heroia (K.a. VI. mendea). Tarkinoarrak Erromatik bota eta errepublika ezarri zuen. Erromatik botatako Tarkino erregearen seme zen eta Arunteren aurkako borrokaldi batean hil zen.