Bretécher, Claire

Frantses diseinatzaile eta gidoigilea (Nantes, 1940). Komikigintzan aritu zen 60ko hamarraldian eta R. Goscinnyrekin batera Rhésus faktorea argitaratu zuen 1963an. Gerora egin zituen Baratine eta Molgaga, Gnan-Gnan, Itsasoan galduak, Robin des foies eta Cellulite. 1973tik aurrera aldizkarietan hasi zen bere istorioak argitaratzen, Le Nouvel Observateurren batik bat, eta Europako komikigile ospesuenetakoa bihurtu da.