bradipnea

iz. Med. Arnas aparatuaren eritasuna. Eritasun hau dutenek, normalean baino tarte handiagoa behar dute arnasaldi batetik bestera. Bronkioetako asman, endokraneoko hipertentsioan, pozoidura batzuetan eta laringearen estenosian agertzen da bradipnea.